XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Neska batek semea sortuko dau eta haren izena Emmanuel izango da (Is 7, 14)
Hodeiak inots ezin eikena
ez ta zeruak oratu,
apaltasunez dausku Birginak
Jainko-semea oretu.
Geurez ezinik zerura igon,
zerua jaku geuretu,
maitasunak ez egiken iraun
bat biziteaz gabetu.
Gotik behera, behetik gorako
lezeak igarotzean,
Emmanuel da gurekin Jainko
zerua geure etxean.